Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Groenlandiari buruzko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera egongo da elkartearen egoitzan, eta Kepa Eskribano izango da bertan Groenlandian eginiko eskalada jarduera azalduz. Asteartean, Joxe Luis Eizagirrek Lenin Benan Gogoan espedizioaren berri emango du. Asteazkenean, berriz, The art of flight filma ikusteko aukera egongo da Soreasun 3 euroren truke. Eta ostegunean, Lagun Onak MB argazkitan izeneko erakusketa egongo da ikusgai elkartearen egoitzan. Elkartearen batzar nagusia ospatuko dute ostiralean, eta 2014. urteko balorazioa egingo dute eta 2015eko aurrekontuak onartuko dituzte besteak beste.
EGITARAUA
- Abenduak 15, astelehena: 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan. Groenlandia, Bizimodua eta kultura. Egoitzan.
- Abenduak 16, asteartea: 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan. Lenin, Benan gogoan. Egoitzan.
- Abenduak 17, asteazkena: 21:30ean, Soreasun. The art of flight.
- Abenduak 18, osteguna: 21:00etan. Lagun Onak MB argazkitan. Taldearen egoitzan.