Goreti eta Leire Iriartek diseinatuko dute datorren urteko Azpeitiko danborradako karroza

Nerea Uranga 2014ko abenduaren 11

2015eko San Sebastian Eguneko haurren danborradako karrozaren gaia Azpeitiko Udal Liburutegiaren 50. urteurrena izango da. Karroza diseinatuko duena aukeratzeko lehiaketara sei proiektu aurkeztu dira, eta Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak hartu du erabakia: Goreti eta Leire Iriarte Nazabal diseinatzaileen proiektuaren arabera egingo da karroza. Abenduaren 4an egindako batzarrean aztertu zituzten lehiaketara aurkeztutako proiektu guztiak, eta hauek udalak eskatutako betebehar guztiak betetzen dituztela ziurtatu zuten, horrez gain aukeratutako proiektuak gaia "modu egokian, profesionalean eta eguneratuan" landu duela azpimarratu dute festa batzordekoek. Lehiaketa irabazita diseinatzaileek 1.500 euroko saria jasoko dute. Karrozaren diseinu lehiaketara aurkeztu diren guztiei eskerrak helarazi dizkie udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide