Iraurgi SBk ate irekietako partidua eskainiko du igandean

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 10a

Igandean Sammic ISBren eta Lucentum Alicanteren arteko partida doan ikusteko aukera egongo da. Saskibaloi partida hasi aurretik, klubeko maila guztietako jokalariek eta partaideek argazki erraldoia aterako dute. Argazkia atera behar dutenek 15:45ean azalduko beharko dute Azpeitiko kiroldegira eta Iraurgiko elastikoa eraman beharko dute jantzita. Klubeko elkastikoa ez dutenek ikastolakoa edo ikastetxekoa eraman dezakete.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide