Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi antzezlan eskainiko dituzte asteburuan, Zarauzko Modelon. Larunbatean Sex o no Sex eskainiko du Oihulari klown taldeak, Parekidetasun Sailak antolatuta. Puaxa pailazoak bizitzari, heriotzari eta sexuari buruzko zalantzak partekatuko ditu ikusleekin. Igandean Jauzi hirukoitza lana izango da ikusgai, Prebentzio Zerbitzuak antolatuta. Bertan nerabeek doluarekin duten harremana aztertuko du Pikor taldeak. Biak 19:00etan izango dira.