Ramon Saizarbitoria izango da abenduaren 16ko Aho Bizarrik Gabe saioaren gonbidatua

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 10a

Abenduaren 16an izango da Aho Bizarrik Gabe solasaldietako saio berria. Egun horretan Ramon Saizarbitoria idazlea izango da bertako protagonista. Saioa Sanagustin kulturgunean izango da eta Ramon Etxezarreta urrestildarra izango da galderak egingo dituena. Galderaren bat egiteko ondorengo helbide honetara posta elektronikoa bidali daiteke: ahobizarrikgabe@gmail.com.
Duela urtebete pasa hasi zen Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa, Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitzaren ekimenez. Hamar izan dira orain arte solasean aritu diren gonbidatuak: Martxelo Otamendi, Joan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard eta Fermin Muguruza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide