Azpeitiko Udalak herritarrak .eus domeinua erabiltzea animatu nahi ditu

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 9a

Euskararen Egunean Azpeitiko Udalak .eus bihurtu zuen bere webgunea eta orain herritarrak animatu nahi ditu domeinu bera erabiltzera: "Mota guztietako erakunde publikoek, elkarteek eta enpresek euren domeinuak .eus izatera igaro ondoren, publiko orokorrari zabaldu da eta udal gobernuak Azpeitiko herritarrak euskara eta euskal nortasunaren aldeko apustua egitera gonbidatu nahi dugu" adierazi dute udaletik. Azpeitiko Udalak dioenez, garrantzitsua da euskera eta euskal nortasunaren aldeko pausoak ematen jarraitzea eta internet gaur egungo gizartean duen oihartzunagatik eta indarrarengatik "erakusleiho" onena dela uste du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide