Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2012ko urtarrilaren 1ean Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartu zuten eta ondorioz langileei gizarte segurantzako prestazio gehienak jasotzeko eskubidea aitortu zitzaien. Lege horren inguruan “informazio gabezia” zegoela-eta, kontratatzaileen eta kontratatuen arteko lan harremanak “duintzeko” gida sortu zuten Zarauzko Udaleko Paerkidetasun Sailak eta Gizarte Zerbitzuek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Liburuxka horrek izan duen eskaera ikusita, orain berrargitaratzea erabaki dute.
Gidaliburua horrek informazio osoa «modu sinple eta ulergarrian» jasotzen du. Lagileari ez ezik, enplegatzaileari ere zuzenduta dago; izan ere, askotan kontratatzaileek ere zalantza ugari izan dute, horiek gehienetan familia arruntak izaten baitira. Bi aldeek lan harreman osasuntsua izan dezaten, besteak beste, legedia, kontratuak, soldatak, gizarte segurantza eta bajei buruzko informazio zabala aurki daiteke gida horretan.
Etxeko lanetan aritzen diren 10 langiletik 9 emakumezkoak direla, baina lan hori egiten duten gizonezkoak ere zuzenduta dago liburuxka hori. Doan eskuratu ahalko da Etxezabalan, Sanz Enean, Aritzbatalde kiroldegian eta baita Urdaneta, Musika Plazako eta geltoki bideko lokutorioetan ere.