Irailean ekin zion Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak 2014-2015eko ikasturteari, eta azaroan izan dute bertako ikastaroek inoiz baino parte hartzaile gehigo. Zehazki, 1.208 pertsona aritu dira askotariko ikastarotan pasa den hilabetean, 695 lagun lehorreko ikastarotan eta 513 igerilekukoetan.
Zarautz Balea Igeriketa kirol elkartea arduratzen da igerilekuko ikastaroez. Horiek hiru multzotan daude banatuta, adinaren arabera. Jaio berriei zuzendutako ikastaroak umeek modu ludiko, natural eta goxoan urarekin familiarizatzea dute helburu, gurasoen laguntzarekin. Sei hilabete eta 3 urte bitartean dituzte haurrek larunbatetan egiten dituzte saioak: 09:30-10:00 artean 1,5 urtetik 3 urtera bitartekoek eta 10:00etatik 10:30era sei hilabete eta 1,5 urte bitartekoek.
Umeen igeriketa eskolako plaza guztik lehenengo hiruhilekoan bete zirela jakinarazi dute, eta hurrengo hiruhilekoa urtarriletik martxora izango dela. Abendua amaiera arte eman ahalko da izena ikastaro horretan.
Helduentzat, berriz, eskaintza zabala dago. Plaza gehienak beteta badaude ere, ondokoetan lekua badago oraindik: helduentzako igeriketa hastapen ikastaroan, akuafitnessen eta akuapilatesen.
Lehorreko ikastaroetan ere eskaintza zabala dute: Abdomnial express, Aerobika, Body Pump, Fit Yoga, GAP, Pilates, Multikirolak Aktiba, Soinketa, Zumba eta Spinning eta Tonifikazioa. Azaroan, esaterako, 695 parte hartzaile ibili dira aipatu saioetan. Kopuru horri, gainera, Atzegi, Aspargi eta Senior jubilatu saioak ere gehitu behar zaizkio.
Ordutegi ezberdinak dituzte Zarauzko herritarrek aukeran; goiz, eguerdi, arratsalde edo eta larunbat goizetan. Larunbat goizetako jarduna bereziki astean zehar denborarik gabe dabiltzan herritarrentzat dago zuzenduta: hara nola aukeran Zumba eta Spinning saioak, 09:15etik aurrera. Bestalde,Spinning eta Tonifikazio jarduera arratsaldeko 18:00etan izaten dira, asteartetan eta ostegunetan, eta ikastaro honetan oraindik bada tokirik