Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 19rako antolatu dute aurten Kopla Txapelketa. Hamar bertsolarik jardungo dute Putzuzulon, nor baino nor: iazko irabazle Sustrai Colina, Erika Lagoma, Amaia Iturriotz, Iñaki Murua, Aimar Karrika, Paula Amilburu, Gorka Ostolaza Potxis, Unai Gaztelumendi, Beñat Jauregi Fede eta Maddi Sarasua.
Sarrerak astebete lehenago jarriko dituzte salgai, zehazki hilaren 13an, larunbatean. 12:00etatik aurrera Merkatu plazan eskuratu ahalko dira, bakoitza sei euroan.