Azpeitiko Udalak akordioa egin du HITZArekin, "euskal hedabideetan euskara bermatzeagatik"

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 9a

Azpeitiko Udalak Urola Kostako HITZA diruz laguntzeko urtebeterako hitzarmena sinatu berri du. Udalaren esanetan, "Azpeitian eta Urola Erdia eskualdean oinarrizko euskal hedabidea bihurtu da Urola Kostako HITZA. Modu honetan, eskualdeko prentsan euskara bermatzeaz gain, gure udalerrian euskararen alde egiten duen lana handia da eta esfortzua aitortzeko asmoz, akordioa sinatu dugu". Urola Kostako HITZAko kudeatzaile Uxua Ostolazak eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak sinatu zuten akordioa joan den ostiralean, eta ondorioz hedabideak aurten 27.000 euroko diru laguntza jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide