Azpeitiko Lagun Onak futbol klubak album eta kromo propioak atera ditu

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 9a

Azpeitiko Lagun Onak futbol klubak elkarteko 2014-2015 denboraldiko talde guztietako jokalari eta tekniko guztien argazkiekin osatzeko albuma atera du. Hala, herriko hainbat dendetan albumerako kromoak salgai jarri ditu. "Elkartearen oroigarri eder bat" izateko asmoarekin abiatu dute proiektua. Larunbatean aurkeztu zuten proiektua Sanagustin kulturgunean, eta asteburutik bai albuma eta bai kromoak erosgai daude. Albuma doan eskuratu daiteke, eta bederatzi kromo euro batean erosi daitekez. Guztira 500 dira bildu behar direnak. Kromoak eta albuma honako tokietan daude: Garmendipe futbol zelaiko kantinan, Lasa gozotegian, Leku Ederren (Olazko Andre Mariaren plazatxoak), Pittinka jostailu dendan, Laratz tabernan eta Kiroldegiko tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide