Azpeitiko Slalomeko zozketak badu irabazlea

Onintza Lete Arrieta 2014ko abenduaren 8a

Aurreko asteburuan jokatu zen Azpeitiko VIII. Slaloma, eta antolatzaileek otarra bat zozkatzeko aprobetxatu zuten ekitaldi hura. Jakinarazi dutenez, agertu da otarra horren irabazlea: Oscar Aranberrik eskuratu du (1.981 zenbakia izan da saritua). Jaso du dagoeneko bere saria. Lagun-Artea Eskuderiako kide Aitor Salegik eman zion otarra. Lasterketari dagokionez, Victor Calvo gailendu zen Euskadiko Slalomeko azken proban.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide