Herritarren ekarpenekin osatu nahi du EHBilduk udal hauteskundeetarako programa

Baleike 2014ko abenduaren 8a

Koalizioak iragarri duenez, lehenik eta behin proposamenak landuko dira alorrez alor, hainbat lantaldetan; ondoren, herritar guztiek izango dute proposamen horien artean garrantzitsuenak direnak lehenesteko. Behin herritarren iritzia jasota, programa idatzi eta publiko egingo duela agindu du EH Bilduk. Hemen irakur dezakezue zabaldu duten prentsa oharra:Puntuz puntu egiten da oihala. Eta horrela, puntuz puntu, ehundu nahi du EH Bilduk etorkizunerako nahi dugun herri eredua: herritarren aniztasuna eta parte hartzea ardatz izango dituen oihal koloretsua. Azken urteotan, EH Bilduren helburua gauzak egiteko modu berri bat martxan jartzea izan da. Herritarrei hitza emateko bideak emanez, eragileekin harreman jator eta horizontalak bilatuz. Horretan ari gara, guretzat garrantzitsua delako Udalaren ohiko kudeaketa gaitasunez aurrera eramateaz gain, hori guztia herritarren parte hartzearekin egitea. Izan ere, Zumaia berria egonkortzen ari gara, eta etorkizuneko herritar sare koloretsua osatuko duen haria gara. Herritar bakoitza, bere alorretik, bere kolorearekin, bere parte hartzearekin, beharrezkoa da etorkizuneko Zumaia ehuntzeko. Hortik “(h)ari gara” izatea datozen udal hauteskundeetarako erabiliko duguna lema. Prozesuaren faseak Horretarako, orain arte bezala, herritarrok talde lanean aritzea da EH Bilduren lan eredua. Alorrez alor herritarrez osatutako lantaldeak, herri eredu berdinerantz lanean. Gurea ez da politikari profesionaletan oinarritutako eredua, herritarrek talde lanean eramaten dute aurrera, egunez egun, EH Bilduren herri eredua. [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide