Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihartik aurrera hainbat asteburuetan irekiko dute Loiolako liburutegia Azpeitiko Udalak eta Loiolako Errektoretzak egin duten akordioari esker. Liburutegia abenduaren 6an, 7an, 8an, 13an, 14an, 27an eta 28an eta urtarrilaren 3an, 4an, 6an, 10ean, 11an, 17an eta 18an irekiko dute eta ondorengo ordutegia izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara.
Liburutegia asteburuetan zabalduz, eskualdeko ikasleei azterketak prestatzeko aukera eman nai zaie. Loiolako arduradunek argitu dutenez, liburutegira sartu ahal izateko "oso garrantzitsua" izango da txartela aurkeztea eta sarreran zenbakia idaztea. Ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira irekita eta ikerketak edo liburu eskaerak egin nahi dituztenek astelehenetik ostiralera joan beharko dute.