Herritar ugari bildu dira herriko hitzarmenen alde

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 4a

Dozenaka herritar Azpeitiko Plaza Txikian (Miriam Tamayo/Azpeitia) LAB sindikatuak herriko hitzarmenen aldeko elkarretaratzea antolatu gaur arratsalderako Azpeitian. Dozenaka herritar bildu dira herriko Plaza Txikian. “Herrialdeko hitzarmenak berebiziko garrantzia dute langile guztiei ematen dien babesarengatik” azpimarratzen dute LAB sindikatutik. Metaleko kasua “argienetakoa” dela diote: “Hemen argi ikusten da hitzarmenak ez dituzten enpresetako langileek babes osoa galdu dutela. Lurraldeko hitzarmenak urtean egin beharreko ordu kopurua zehazten dute eta langile askoren urteroko ordu kopuruak goraka egin du” salatu dute LABekoek. Enpresek “lan gutxi” dagoela esaten dutela diote eta jende gutxiagoren artean egin behar dela salatu zuten langileek: “Bide horretan ezinezkoa da langabezi tasa murriztea”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide