Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak zikloturistentzako hauetako mailot bat aterako du.
Datorren urterako Azpeitiko Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak zikloturistentzat ekipazio berriak atera nahi ditu. Diseinu desberdinak aztertu ondoren, bi mailoten artean dute erabakia. Azken hitza, zikloturistei edota txirrindularitzaren jarraitzaileei eman nahi diete, eta horretarako galdeketa jarri dute martxan. Aterako duten mailota boto gehien jasotzen dituena izango da. Galdeketan parte hartzeko A edo B hizkia jarri eta izen-abizenak gehituta mezu bat bidali behar da honako helbide elektronikora:
lagunonaktxe@gmail.com.