Idoia Etxeberria harri-jasotzaileak marka ahalegin bikoitza egingo du asteburuan

Aritz Mutiozabal 2014ko abenduaren 4a

24 ordu baino gutxiagoko denboran, marka ahalegin bikoitza egingo du Idoia Etxeberria harri-jasotzaile oriotarrak. Bihar, ostirala, Orion, sanikolasetako egitarauaren barruan, 112,5 kiloko harri kubikoarekin ariko da Orioko plazan. Hiru minutuko txanda bakarrean harriari ahalik eta jasoaldi gehien ematen saiatuko da, 20:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Mendaroko Goiñati frontoian izango da errekor berri bat lortzeko lanean. kasu honetan, ordea, bestelako lan bat egingo du: bost minutuko bi txandatan 100 kiloko harri zilindriko berriarekin ariko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide