Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Markos Untzeta eta Bidelapurrak laukoteak kontzertua eskainiko dute bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, Zumaiako Itzurun taberna. Abeslari eta gitarrajole eibartarrak Angel Ituarte (baxua), Iñaki Belaustegi (bateria) eta Italian jaio baina Zumaian bizi den Giovanni Zanonen (gitarra elektrikoa) laguntza izango du emanaldi honetan. Bertan Untzetak argitaratu berri duen Seinaleak; izeneko diskoa aurkeztuko dute.