Zarauzko dendak kalera aterako dira larunbatetik astelehenera

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 4a

Bigarren urtez , Abenduko Azoka Berezia izango da larunbatetik hasi eta astelehenera arte Zarautzen, eta herriko merkatariak izango dira protagonista. Aurreko urteetan, gabonen aurreko asteburu luzean Erdi Aroko Azokak hartu izan du Zarautz, eta iaz herriko dendei euren produktuak kalera ateratzeko aukera eskaini zien udalak, Zarauzko merkataritza sustatze aldera. Horrekin lotuta, gabonetako argiak piztuko dituzte bihar, 20:15ean. Lege Zaharren Enparantzan egingo dute ekitaldia. Larunbatean zein igandean goizez eta arratsaldez izango dira postuak zabalik Alde Zaharrean, 11:00etik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Igandean, berriz, goizez soilik irekiko dituzte postuak, 11:00etatik 15:00etara. Herritarrek askotariko produktuak aurkituko dituzte bertan, arropa, landareak, jakiak, artisau produktuak eta jostailuak, besteak beste. Horrez gain, beste hainbat ekintza izango da asteburu luze honetan. Gune gastronomikoak jarriko dituzte, eta haurrentzat askotariko tailerrak eskainiko dituzte.  Hona hemen egitaraua: Egitaraua Etzi, abenduak 6 -11:30. Musika Plazan, Gabonetako eskulanen tailerra. -16:30. Torre Luzea parkean, arkitektura tailerra. -18:00. Musika Plazan, Trapujale txotxonipuinaren saioa. -20:00. Lege Zaharren Enparantzan, Zarautz Abesbatzaren emanaldia. Etzidamu, abenduak 7 -11:30. Lege Zaharren Enparantzan, panpin-kandelen tailerra. -12:30. Lege Zaharren Enparantzan, karikaturagileak. -17:30. Lege Zaharren Enparantzan, globoflexia tailerra. -18:30. Musika Plazan, Obaneuke taldearekin dantzaldia. Abenduak 8, astelehena -11:00. Musika Plazan, gaileta tailerra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide