Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 6an eta 7an trenek Azpeitia-Lasao ibilbidea egingo dute eta abenduaren 8an ez da irteerarik egongo. Abenduaren 6an irteera bakarra egongo da 12:30ean eta abenduaren 7an berriz, hiru egongo dira: 11:00etan diesel trenak egingo du irteera eta 12:00etan eta 13:00etan lurrunezko trenen txanda izango da.
Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da eta 6 euro ordaindu beharko dira. Nahi dutenek Museoaren erakusketa ikusteko aukera izango dute 10:30etatik 14:00etara. Treneko txartela dutenek doan ikusiko dute bertako erakusketa.