Aurrerantzean liburu elektronikoak etxetik mailegatzeko aukera izango dute zarauztarrek

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 2a

Zarauzko Sanz Enea Udal Liburutegiko bazkideek aurrerantzean liburuak formatu digitalean irakurtzeko aukera izango dute. Zerbitzu berri  hori erabili ahal izateko herritarrek  www/euskadi.net/eliburutegia webgunean sartu beharko dute. Bazkideek liburua aukeratu ondoren mailegatu  botoia klikatu beharko dute liburua eskuratu ahal  izateko. Ondoren, bakoitzak bere erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko ditu. Erabiltzailea, liburutegiko txartelan agertzen den zenbakia izango da eta pasahitza hori egitean sortutakoa. Pasahitza ahaztu dutenek liburutegian eskatu ahalko dute.Mailegatutako liburu hori 21 egunez irakurgai izango dute erabiltzaileek, luzatzeko aukera bakarrarekin. eLiburutegiaren funtzionamenduaren inguruko informazioa web orrian bertan aurkituko dute, epub laguntza atalean. Bertan aurkituko ditu erabiltzaileak  horri buruzko hainbat eskuliburu. Horrez gain, aste honetan zehar mailegu sistema hori nola erabili azalduko duen pertsona bat izango da  Sanz Enea Liburutegian, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 16:15era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide