Ostegunean Zarauzko Denboraren Bankuari buruzko hitzaldia egingo dute

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 2a

Dagoeneko martxan da Zarauztruk Zarauzko Denboraren Bankua. Herritarren arteko elkartasuna eta berdintasuna bultzatuz,  diruan oinarritzen ez den jarduera ekonomikoak bultzatzen ditu denbora bankuak, eta baliabide ekonomikorik ez dutenentzat bitarteko baliagarria da. Zerbitzu trukaketan oinarritzen da, eta funtzionamendu sinplea du: webgunean izena eman eta zein zerbitzu eskaintzeko prest egongo litzaken azaldu beharko du, gerora, beste erabiltzaileenak eskatu ahal izateko. Hain zuzen, denboraren bankuaren funtzionamenduari buruzko hitzaldi-bilera egingo dute ostegunean, 19:00etatik aurrera Etxezabalan. Bertan, Ane Maite Manterolak  Oleggioko (Italia) denboraren bankuaren jarduna ezagutu ahal izango dute zarauztarrek. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek  Zarauztrukeko webgunea bisitatu ala bertako arduradunarekin jarri daitezke harremanetan,  Gizarte Zerbitzuetan,  943-005127 telefonora deituta zein info@zaraztruk.org helbide elektronikora mezua idatzita .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide