Victor Calvok irabazi du Azpeitiko VIII. Slaloma

Nerea Uranga 2014ko abenduaren 1a

Calvo Azpeitiko Slalomean (Eduardo Maturana). Azpeitiko VIII. Slalom lasterketarekin bukatu da Euskadiko Slalomeko aurtengo txapelketa. 39 parte hartzaile izan ditu aurtengo auto gidarien probak. Lasterketa azkenengo itzulikoan erabaki zen Victor Calvo auto gidariaren alde (Citroen AX). Honek probaren azkenekoa, garbia eta bere denbora onenarekin egin zuen, 01:16:06 eginez. Haren atzetik Raul Perezek (BMW 325) egin zuen, eta hirugarrena Iñaki Alberdi azpeitiarra (Ford Escort MK II) izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide