Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Presoak Euskal Harrietara VIII. Eskalada Txapelketa jokatu da gaur egun osoz Azpeitiko Gaztetxean. Parte hartze bikaina izan du, 105 lagun aritu dira. Horrez gainera, giro ederra egon da Gaztetxean txapelketa ari zen bitartean.
Herrikoien A mailan 43 lagunek hartu dute parte. Aurrena, Jon Altuna azpeitiarrak egin du; bigarren Fermin Bielak; eta, hirugarrena Cristian Arriola izan da.
Herrikoien B mailan 54 lagun aritu dira lehian. Mikel Madinabeitia izan da aurrena; bigarrena, Andoni Azpilikueta; eta, hirugarrena Ibon Labaka azpeitiarra.
Elite mailan edo sateliteen mailan zortzi lagunek hartu dute parte. Irabazlea Ander Mendieta arrasatearra izan da; bigarrena, Mikel Odriozola Plata zestoarra; eta, hirugarrena Antton Zabala hernaniarra.