Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean, abenduaren 3an, sei urte beteko dira ETAk Inaxio Uria enpresaria hil zuela tiroz, Loiolan. Hil zuten tokian enpresariaren omenez dagoen oroitarriaren aurrean, urtero elkarretaratze ixila egin dute. Aurten, ordea, Uria Aramendi familiak ekitaldi publikorik ez egitea erabaki du, eta euren senidea meza batean gogoratuko dute.
Uria familiak orain arte jasotako babesa eskertu du eta ETAren biktimei elkartasuna adierazi die.