Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den igandean bukatu ziren Azpeitiko XXXII. Euskal Antzerki Topaketak. Azpeitiko Udaleko Kultura sailetik topaketen balorazio ona egin dute, eta emanaldietan batez beste 220-350 pertsona izan dela nabarmendu dute. Aurtengo topaketetan, urriaren 3tik azaroaren 23ra artean, hemeretzi antzezlan izan dira guztira. Horiez gainera Eskola Antzerkian sei antzezlan izan dira Soreasu antzokian.
Aurten antzerki alternatiboari toki berezia eman diote, eta hiru eguneko antzerki zikloa egin da Azpeitiko Gaztetxean. Ziklo berri honek ere balorazio positiboa jaso du antolatzaileen aldetik.
Ikusleen saria antzezlanak ikustera joandakoek eman dute, eta aurtengo topaketetan saria Azpeitiko Lakrikun antzerki taldeak jaso du Non gaude? antzezlan berriarekin. Idoia Uranga, Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizola dira aktoreak. 600 euroko diru saria jasoko du taldeak.