Inauguratu dute Ildefonso Gurrutxaga kalearen eta Garate Anaia auzoaren arteko igogailua

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 28a

Udaleko, Imsersoko eta Once Fundazioko kideak igogailuaren inaugurazioan. (Argazkia: Azpeitiko Udala) Denon Artean aurekontu parte-hartzaileetan egin zuten Ildefonso Gurrutxaga kalearen eta Garate Anaia auzoaren arteko eskaileren ondoan igogailua jartzeko eskaera. Azpeitiko Udalak eskaerari erantzun egin dio eta atzo inauguratu zuen igogailua Imsersoko eta Once Fundazioko kideekin batera. Igogailua erabili daiteke eta bi erakunde horiek eman dute diru laguntza lanak egin ahal izateko. Igogailua jartzeko aurrekontua 200.000 eurokoa izan da eta horietatik 100.000 euro udalak jarri ditu. Imsersok 95.000 euro ordaindu ditu eta Once Fundazioak berriz, 6.000 euro. Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie bi erakundeei eta hemendik aurrera elkarlanean jarraitzeko asmoa duela adierazi dute: "Herritarren beharrak asetzeko gaude, are gehiago horrelako irisgarritasun arazoak daudenean. Urte luzez irisgarritasun arazoak izan dituen auzoa da Garate Anaia eta bizilagunek eskailerak edo aldapa zituzten auzora iristeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide