Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastetxetik adierazi dutenez deialdi irekia izango da asteazkenekoa, "jende askorentzat" interesgarria izan daitekelako. Hitzaldiaren hizlaria Angel Estanga gaia honetan aditua izango da. Hitzaldia Haur Hezkuntzako eraikinean izango da (Hartzubia 7) arratsaldeko 18:30ean eta 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutakoa da. Iraurgi Ikastetxeak zaintza zerbitzua eskainiko du hitzaldira joaten diren guraso guztientzat.
Estimulazio goiztiarra, Glenn Domanem metodologian oinarritzen da eta haurrek bere gaitasun intelektuala garatzeko beharrezkoak dituen esperientziez hornitzea du helburu.