Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero Azpeitian antolatzen duen tuba jaialdiko taldeak, haize metalezko musika tresnen inguruko lehen topaketak antolatzea erabaki dute. Topaketen antolatzaileek diotenez, "gure asmoa ikusleei musika hurbiltzea eta inguruko eta kanpoko musikariak gure zaletasuna lantzen animatzea da".
Izena eman daiteke jada eta izena emateko orria ondorengo helbidetara bidali daiteke: tubajaialdia@gmail.com edo Iberotarren enparantza 6, 1º A, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Egitarauaren ordutegiak zehaztu gabe daude baina antolatzaileek diotenez hurrengo astean erabakiko dira.
Egitaraua:Abenduak 6, larunbata:
- Arratsaldez: Haurrei zuzendutako Musika tresnekin jolasten eta ikasten ekitaldia. Antzezle azpeitiar batek hartuko du parte ekitaldi honetan eta AMBko hainbat musikariek egongo dira hainbat jolas egiten. Ibai Pastor irakaslea egongo da horien artean. Sanagustin kulturgunean.
- Ondoren: Euskal abestien AMBren kontzertua. Sanagustin kulturgunean.
Abenduak 7, igandea:
- Ikastaroa David Muñozen eskutik. Musikari zaletuei zuzendutakoa. Udaletxeko ganbaran.
- Ondoren: aBRASSados, Donostiako kontserbatorioko ikasleen ensenblea. Sanagustin kulturgunean.
Abenduak 8, astelehena:
- Goizean: Ikastaroa Juanjo Muneraren eskutik.
- Hamaiketakoa.
- Taldekako lanketa.
- Bazkaria.
- Entsegu orokorra.
- Brassband kontzertua. Soreasu antzokian.