Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da, eta eskualdeko udalek eta hainbat eragilek euskarari bultzada eman eta euskararen aldeko aldarria ozen zabaldu nahi dute. Horretarako, ospakizunez betetako eguna antolatu dute Oriotik hasi eta Azkoitira bitartean; Urola Kostan zehar antolatu dituzten ekimenekin ondo pasatzeko aukera emateaz gain herritarrei hausnarketarako eta aldarrikapenetarako bidea ematea nahi dute antolatzaileek.
Besteak beste dantza, musika, bertsoak, ikus-entzunezkoak, lehiaketak, hitzaldiak, kalejirak eta tailerrak izango dira. Egunean bertan, nahiz aurrez egingo dituzte ekitaldiak. Bestalde, Zarauzko ikastetxeetako gaztetxoak euskararen erabileraren inguruan hausnartzen aritu dira, eta abenduaren 2an udaleko ordezkariekin bilduko dira hausnarketako ondorioak azaldu eta proposamenak egiteko asmoz.
Herriz herriko egitarauak:AIA- Abenduak 3, asteazkena. Lardizabal Eskola. Goizean, Euskararen Eguneko lelo saridunaren aurkezpena eta ikasleen bertso saioa. HHkoentzat ipuin kontaketa gurasoen eskutik eta LHkoek herriko adinekoekin solasaldia. Arratsaldean, jolasak eta txokolate jana.
AIZARNAZABAL- Abenduak 3, asteazkena. 11:00etan, euskal abestien kantaldia eta arratsaldean, puzgarriak.
AZPEITIA- Abenduak 3, asteazkena.
- Iraurgi Ikastetxea: HH eta LHko ikasleen arteko jarduerak; nagusiak gaztetxongana joango dira abestiak kantatzera eta hizkuntza ekologiaren inguruan egin dituzten lanak aurkeztera. Arratsaldean LHkoak Olinpiadak. DBHkoek hizkuntzaren erabileraren inguruan hausnarketa hainbat bide jorratuz.
- Azpeitiko Ikastola Ikasberri: HHkoentzat, haur jolasak. LHkoentzat, jolasak, Mari Domingiren etorrera, euskarazko zinema emanaldia eta Gabonetako zuhaitzaren apainketa arratsaldean. DBH eta Batxilergoko ikasleentzat bazkaria eta ikuskizuna.
- Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Ikastolaren Eguna: Goiz partean, HH eta LHko ikasleek euskal mitologia landuko dute jolas, tailer eta ipuinen bidez. Arratsaldean, Euskaraz bizi nahi dut Flashmoba eta askaria egingo dituzte.
- Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI: DBH 1 eta 2ko ikasleak irteera neurtua Lasaora eta bertan ateratako argazkien lehiaketa eta DBH 3 eta 4ko ikasleek jokoak eta kirol partidak.
AZKOITIA- Abenduak 3, asteazkena.
- 11:30ean, Xabier Munibe, Floreaga eta Urola Ikastola Azkotia-Azpeitia BHI ikastetxetako ikasleek kalejira eta ekitaldia denek elkarrekin.
- 18:30ean, erromeria, plazan.
- 18:30ean, pintxo poteoa euskararen alde herriko tabernetan.
- Ondoren, manifestua eta gaztain jana, plazan.
- Floreaga ikastetxea: 09:00etan, LHko ikasleek ekitaldia eta 15:30ean, HHko ikasleek ekitaldia.
ERREZIL
- San Martin Herri Eskolan: goizean, afitxak egingo dituzte. 15:00etan, jolasak eta 16:00etan, ikasleek eguneko zentroan ekitaldia.
GETARIA- Azaroak 30, igandea. 19:00etan, Erriminak oinetan ikuskizuna eskainiko du Haatik Dantza Konpainiak. Sarrerak salgai dira 5 eurotan Turismo Bulegoan.
- Abenduak 3, asteazkena. Iturzaeta Eskolan: 11:45ean kalejira eskolatik herriko plazara eta 12:00etan, herriko plazan ekitaldia.
ORIO- Abenduak 2, asteartea.
- 19:00etan, Literatur Lehiaketako sari banaketa Kultur Etxean.
-Ondoren, Erdaldunen Kluba antzezlan-bakarrizketa.
- Abenduak 3, asteazkena.
- 17:00etatik 18:00etara herriko plazan Euskarazko Liburu Truke Azoka Zaragueta Eskolak antolatuta.
- Orioko Herri Ikastolan: Haur Hezkuntzan, ipuin antzeztuak, jokoak, plazara kalejira, erromeria eta Argitxoren bisita. Lehen Hezkuntzan, pregoia, herri kirolak, jokoak eta tailerrak eta DBHn, pregoia, karaokea eta musika emanaldia eta herri kirol saioa Karela Kiroldegian.
- Zaragueta Herri Eskolan: Zinema euskaraz gaiaren inguruan horma-irudia. Jolasorduaren aurretik kantu saioa eta familia argazkia Gaur eta egun Zaragueta Euskaldun lelopean. Arratsaldean, zinema euskaraz eta ondoren, Euskarazko Liburu Truke Azoka.
ZARAUTZ- Azaroak 29, larunbata. 16:00etan eta 18:00etan Poxpolo eta Konpainia.
- Azaroak 30, igandea. 19:00etan, Traganarru antzezlana Bada Teatroaren eskutik.
- Abenduak 1, astelehena. 09:30ean eta 11:30ean, Etxepare Rap Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat Modelo Aretoan.
- Abenduak 2, asteartea. 11:00etan, DBH 4ko ikasleek Zarauzko Gazteak eta euskararen erabilera hausnarketa egingo dute udalbatzar aretoan.
- Abenduak 3, asteazkena. 19:00etan, Oroitzapenak antzezlana.
- Abenduak 5, ostirala. Goizetik Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Ikasleak Durangoko Azokara bisita.
- Abenduak 6a, 7a eta 8an. 17:00etan, Dixie eta Matxinada Zombia zinema euskaraz haurrentzat Modelo aretoan.
- Orokieta Herri Eskolan. Abenduak 3 goizean kantu-jira eta arratsaldean ziklo bakoitzak jarduera desberdinak.
- Salbatore Mitxelena Ikastola: azaroak 28, gaur, Jaso Ikastolako ikasleek prestatuko musikala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian;
abenduak 3, asteazkena, kalejira, jolasak, Argitxori murala, euskarazko filmak eta antzerki emanaldia, mailaka banatuta; abenduak 5, ostirala, Etxebeltz Bertso Eskolakoen bertso antzerkia LH3 eta 4ko ikasleentzat.
- Antoniano Ikastetxean: Abenduak 3, asteazkena, goizean, eskulan tailerra Ekialde taldearekin eta pasiloen apainketa euskararen aldeko leloekin; arratsaldean, eskulan tailerra, Euskaraokea, Euskararen aldeko Ginkana. Ondoren, Ekin musika taldearen kontzertua; eta, 16:30ean, Umeekin euskaraz jolasten tailerra gurasoentzat.
- La Salle Ikastetxean: Astean zehar euskeraren erabileraren inguruan sentsibilitate gogoetak egin dituzte. Abenduaren 3an, asteazkenean, HHn gurasoek haurrei ipuinak kontatuko dizkiete. LHeta DBHko ikasleek ipuin kontaketa, kalejira eta euskal abestien kantu saioa egingo dute.
- Lizardi Institutuan:Abenduak 3, asteazkena, DBH 1eko ikasleek bertso saioa. DBH 2 eta 3ko ikasleek Irati Anda eskalatzailearen emanaldia. Eta, DBH 4ko ikasleek Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarem ikuskizuna.
- Oteitza Lizeoa: herri mailan antolatutako ekimenetan parte hartuko dute ikasleek.
ZUMAIA- Azaroak 29, larunbata.
- 12:00etan Amaiako plazatik trikitilariekin kalejira.
- 12:15en, Mari kaleko plazan euskararen aldeko argazki jendetsua.
- Amaitzeko, mokadutxoa.
- Azaroak 30, igandea. 16:30ean Haurrak eta Lapurrak euskarazko filma haurrentzat Aita Mari zineman.
- Abenduak 2, asteartea. 17:30ean, Gomezagoren gutuna ipuin kontaketa Josu Waliñorekin Alondegian.
- Abenduak 3, asteazkena.
- 19:00etan, Julene Azpeitia Literatur Lehiaketako sari banaketa.
- Ondoren, Pako Aristi eta Itziar Gomezekin literatura emanaldia.
- Zumaiako Herri Eskolan: abenduaren 2a, asteartean, eskolako irratian emanaldi bereziak eta abenduaren 3an, goiz eta arratsalden musika emanaldiak Aita Mari eta Sagarbide aretoetan.
- Maria eta Jose Ikastetxean: abenduaren 3an, goizean Dotorki pertsonaiaren inguruan jarduera desberdinak HHko eta LHko ikasleek eta euskarazko filmak.