Tomas Zubizarreta 'Zendoia' soinu jotzailea omenduko dute igandean

Ane Olaizola 2014ko azaroaren 28a

[caption id="attachment_91142" align="aligncenter" width="300"]Tomas Zubizarreta 'Zendoia' soinu-jotzailea (Ane Olaizola/ Hitza) Tomas Zubizarreta 'Zendoia' soinu-jotzailea (Ane Olaizola/ Hitza)[/caption] Tomas Zubizarreta Zendoia soinu jotzaile azkoitiarrari omenaldia egingo diote igande eguerdian, festen barruan. Haren bizitzari buruz Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak kaleratuko duen liburuaren aurkezpenarekin batera omenduko dute soinujolea, 12:00etan, Azkoitiko udaletxeko areto nagusian. Egun berezian egingo diote omenaldia, Zendoiak 84 urte beteko baititu egun horretan bertan. Laxaro Azkune kazetari azpeitiarrak idatzi du Zendoia, pozaren mezularia biografia. Elkartearen soinuaren liburutegiko 10. lana izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide