Hitzarmena sinatu dute Mintzanet egitasmoak eta KZguneak

miriam tamayo 2014ko azaroaren 27a

Etxeberria, Lizartza, Martija, Aranburu eta Lizaso hitzarmenaren aurkezpenean (Miriam Tamayo/Hitza) Apirilean aurkeztu zuten Mintzanet egitasmoa Azpeitiko Euskara Patronatuan. Egitasmo honen helburua euskaraz moldatzen diren pertsonen eta zailtasunak dituztenen artean Internet bitartez komunikazioa ahalbidetzea zela azpimarratu zuten. Orain, Mintzanet-ek eta KZguneek sinatu duten hitzarmenari esker KZguneetan dauden aretoak Mintzaneten parte hartzeko erabili ahalko dira. Proiektuaren koordinatzaileek adierazi dutenez gaur egun 250 pertsonek hartzen dute parte Mintzanet egitasmoan: "Bidelagunak (euskaraz dakitenak) eta bidelariak (euskara maila hobetu nahi dutenak) 30 minutuko solasaldiak dituzte euskara ahoz lantzeko. Akordio honi esker, KZgunearen erabiltzaileek eta bertaraino lehengo aldiz gerturatzen direnek, nahi badute, Mintzaneten parte hartzeko aukera izango dute". Hainbat pertsona egon dira hitzarmenaren aurkezpenean: Alex Etxeberria Eusko jaurlaritzako Informatika Elkarteko kidea, Luis Mari Guinea KZguneko zuzendaria, Ritxi Lizartza Mintzaneten proiektu burua, Kontxita Martija Azpeitiko Udaleko euskara zinegotzia, Mikel Aranburu futbolaria eta Sebastian Lizaso bertsolaria, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide