Atoiarekin ari zela istripua izan zuen harri-jasotzaile aiarrak aurreko astean, eta bizepseko zaina puskatu zuen. Ebakuntza egin diote, eta orain errekuperazio luzea egin beharko du: lehen hilabetean igeltsuaz babestuta eraman beharko du besoa, baina ongi sendatzeko laupabost hilabete bota dizkio medikuak. Harri-jasotzaile batentzako "lesio larria" dela nabarmendu du Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.ak Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan: "Are gehiago adin honetan. Dena dela, medikuak besoa osatzeko esperantza onak eman dizkit. Ondoren, nire baitan egongo da, bai fisikoki bai metalki, berriz ere nire mailara itzultzea".