Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak III. Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 27a

Aurten ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Azpeitiko Udalak Bertan Merkatari Elkartearen laguntzarekin. Lehiaketan parte hartzeko izen ematea telefonoz deituz (943-025673) edo ondorengo helbide honetara mezu elektronikoa bidaliz egin daiteke: bertan.azpeitia@gmail.com. Epaimahaiko kideek abenduaren 5etik 19era ikusiko dituzte erakusleihoak eta abenduaren 20an jakinaraziko dituzte lehiaketako irabazleak. Lehenengo sailkatuak 600 euroko saria eramango du, bigarrenak 400 euro eta hirugarren sailkatuak 200 euro eskuratuko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide