Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EAJren udal taldeak adierazi du herriaren aurrean erakutsi diren Herri Eskolarako aterpearen hiru diseinuak “zirriborroak” besterik ez direla. “Ez dakigu zein diren haiek eraikitzeko kostea eta udal teknikarien oniritzia ere ez dute”. Montse Arana bozeramaileak gogoratu du Udalak bere momentuan hiru arkitektura enpresei (XS, NTD eta NON) aurrekontudun aurreproiektuak idaztea eskatu ziela.
EAJren udal taldeak adierazi du herriaren aurrean erakutsi diren Herri Eskolarako aterpearen hiru diseinuak “zirriborroak” besterik ez direla. “Ez dakigu zein diren haiek eraikitzeko kostea eta udal teknikarien oniritzia ere ez dute”. Montse Arana bozeramaileak gogoratu du Udalak bere momentuan hiru arkitektura enpresei (XS, NTD eta NON) aurrekontudun aurreproiektuak idaztea eskatu ziela. “Aukeraketarako hirigintzako teknikarien iritzia hartuko zen kontuan eta Hezkuntza Sailari ere aurkeztuko ziren, estalpea eskolako gunean planteatzen da eta”. EAJren esanetan, NON eta NTD arkitektura bulegoek aurkeztutako proiektuak izan ziren merkeenak, Kirol Patronatuan aurkeztu zuten bezala. Baina, EAJko bozeramaileak dionez, jendaurrean erakutsi ziren hiru diseinuak beste estudio batek egindakoak dira, hala eskatuta. “Ez dakigu zer prozedura erabili diren, baina eskaera hori ez da pasa inongo udal batzordeetatik eta udal teknikarien oniritzirik ez du jaso”. Udalari gardentasun falta egotzi dio alderdi jeltzaleak. “Erakusten diren proposamenak aurreproiektuak izan beharko lukete gutxienez eta aurkeztutako proiektuekin ez da hala gertatzen”. EAJren salaketa ez da horretan geratzen. “Badirudi Udalak bilerak egin dituela zenbait ordezkarirekin. 700.000 euroko inbertsioa kalkulatzen zen espazio horren estaltzean gutxieneko bermea izan nahi bazen. Beste alderdiei ez zaigu inoiz informatu eta orain, derrepentean, aurretik egindako aurreproiektuak alde batera utzi eta enpresa bakar bati hiru zirriborro eskatu zaizkio, gastua 400.000 eurora [...]