Kalean da 'Gomezagoren gutuna' liburua

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 26a

Liburua aurkeztu zuten Ander Hormazuri ilustratzaileak, Josu Waliño idazleak eta Xabier Azkue Baleikeren lehendakariak (Izaskun Urbieta) Baleike Kultur Elkarteak argitaratu du ipuina. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten, eta jakinarazi zuten 10 eurotan salgai dagoela Otaño eta Aizpurua liburu dendetan, Foto Garren, Mandalan, Turismo Bulegoan eta Alondegian. Hainbat erakunde eskertu nahi izan zituzten liburuaren egileek: Zumaiako Udaleko Kultura Saila, Maria eta Jose Ikastetxea eta Zumaiako Herri Eskola, hain zuzen ere. Josu Waliñok idatzi du ipuina, eta Ander Hormazurik egin ditu marrazkiak. Ekimen honekin, Gomezago pertsonaiari lehenengo aldiz jarri diote aurpegia eta istorioa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide