Zarauzko Arraun Elkarteak arrauna probatzera animatu ditu herritarrak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 26a

ZAE Zarauzko Arraun Elkarteko maila guztietako arraunlariak buru-belarri ari dira 2015eko denboraldia prestatzen. Gazteak irailean hasi ziren entrenatzen eta senior mailako neska-mutilak, berriz, duela bi aste. Gogoratu dute arrauna ez dela "txikitan aritu direnek bakarrik egin dezaketen kirola". Hori dela eta, arrauna probatzera animatu dituzte 17 urtetik aurrerako neska-mutilak. Horretarako, 688-649307 telefono zenbakira. Era berean, nesken trainerurako arraunlari bila ari dira. Zarauztarrek eta getariarrek osatzen dute emakumeen trainerua, baina lana eta ikasketak medio, hainbat neskak ezin izango dute datorren udan traineruan lehiatu. Oraingoz lau zarauztar hasi dira, eta taldea handitu nahi du ZAEk. Gizonezkoei dagokionez, aldaketak aldaketa, KAE 1 mailan aritu den Enbatako arraunlari taldeari eutsi dio aurten ere. Hala ere, taldea hazten jarraitzeko asmoa dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide