Azaroaren 2an egin zuten lehenbiziko irteera eta Zarauzko Zikloturista elkarteko kideak "oso gustura" geratu ziren. Hori dela eta, bigarren bat antolatu dute, hain zuzen, iganderako. Zarauztik Andatza aldera joan etorria egingo dute parte-hartzaileek. 08:30ean elkartuko dira kiroldegiko sarrera zaharreko ate aurrean.