Geldialdi teknikoa egingo du Sasietako zabortegiak. Alegia, lan batzuk egiteko sei hilabetez itxiko dute, eta ondoren berriz zabalduko dute, aldundiak duen planari jarraitzeko. Hala esan berri du aldundiak. Gezurtatu egin du gaur komunikabide batzuetan agertu den informazioa: behin betirako itxiko dutela eta itxiera bi urterako dela, besteak beste.
Sasietako mankomunitateak prentsaohar bat zabalduko du gaur azalpenak emanez, eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak ere adierazpenak egingo ditu.
Bestalde, HITZAk Urtetaz galdetu dio Amaia Gurutzeta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariari. Esan du ez duela inolako aldaketaren berririk, eta beraz, Urteta abenduaren 23an itxiko dela berak duen informazioaren arabera.
Nahas-mahasa handia dago hondakinen azpiegituren inguruan. Esaterako, diputazioak aurreko astean jakinarazi zuen
zabortegien itxiera atzeratu egingo zela.