Marta Murillok irabazi du Azkoitiko Beninen aldeko zozketa

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 25a

Marta Murillok jaso du aurten Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldearen zozketaren saria. Eibar Futbol Klubaren elastiko bat, Laboral Kutxa saskibaloi taldeko jokalariek sinatutako elastikoa eta baloia, Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin margolarien koadro bana, eta Joseba jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria irabazi ditu. Taldeak jasotako dirua, berriz, Beningo umeei laguntzeko proiektura bideratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide