Joseba Unanuek zilarrezko domina eskuratu du Espainiako Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2014ko azaroaren 25a

Sasoian.info. Orioko dardolariak domina berri bat bereganatu berri du Espainiako Txapelketan. Las Vegaseko mundialean hamaseigarren postuan sailkatu ondotik, asteburuan Santiago de Compostelan (Galizia) izan da lehiatzen. Bertan bakarkako modalitatean finala jokatzera iritsi zen, baina ez zen gai izan azken urratsa eman eta garaipena etxeratzeko. Bere hitzetan: "Pozik nago lorpen berri honekin, eta lanean jarraituko dugu lehen postura iritsi ahal izateko. Datorren urtean Benidorren izango gara martxoan".

Bestalde, Ignazio Larrañagak bosgarren postua lortu zuen amateur mailan. "Ez nuen inolaz ere espero horren aurrean jardutea txapelketan, baina Josebaren aholkuei eta laguntzari esker, momentuko sentipen onek eta nire burua gogoz beterik ikusteak asko lagundu zidaten".

Abenduan emango diote hasiera Espainiako Txapelketarako sailkapen fase berriari Gipuzkoan, eta momentuz 60 lagun inguruk eman dute izena. Ignazio Larrañaga gustura bosgarren postua eskuratuta. (Egilea: Unar)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide