Azkoitiko irakurle taldeak bigarren solasaldia egingo du bihar

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 25a

Azkoitiko Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldeak saio berri bat egingo du bihar. Oraingoan, Alice Munro idazlearen Zorion handiegia ipuin bilduma izango dute hizpide. Aizkibel Liburutegiko hirugarren solairuan elkartuko dira, 19:00etan. Hileko azken asteazkenetan batzen dira irakurleak, eta zehaztutako egutegiaren arabera, hurrengo solasaldia Georges Perec idazlearen Gauzak liburuari dagokiona izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide