Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
IRITZIA: Duintasuneko emakumeok
"Emakumea izatea eta gainera adinekoa, indarkeria matxista jasateko arrisku handiko faktoreak dira"
Emakumeen aurkako indarkeria matxista gure gizarteko bidegaberiarik handienetakoa da.
Indarkeria honen agerpenak modu desberdinetakoak dira: irainak, makurkeriak, laidoak, diruaren kontrola, abusu sexualak... eta gogorrenetakoa den emakumeen erailketa, gero eta sarriago menperatze egoerei lotuta ematen dena eta benetako feminizidioa bezala jo dezakeguna.
Kolektibo eta instituzio desberdinen lana eta salaketari esker lakra hau pribatu eremutik ateratzea lortu da, eta indarkeria honekin amaitzea lehentasun politikoa izatea bihurtu da. Hala ere, indarkeria hau ia isilpean jasaten duten emakumeen kolektibo bat badago, hain zuzen ADINEKO EMAKUMEEN kolektiboa. Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 60 urtetik gorako 13.000 biztanle inguruk tratu txarrak jasaten dituzte eta horietatik 9.400 emakumeak dira.
Emakume hauek dira batez ere, adinean aurrera doazen einean eta askotan mendekotasun era desbrdinak dituztelarik, %75 kasutan euren familiako gizonek eragindako abusuak jasaten dituztenak: abusu ekonomikoak, euren bikoteak edo seme-alabak eragindako tratu txar fisikoak eta sexualak, zaintzaileak edo instituzioen zentroak (hauetara bertaratzen direnean) ezartzen dizkienak.
Adineko emakumeon kolektiboa gara hain zuzen geure burua defendatzeko oztopo handienak ditugunak. Gure sinesgarritasuna zalantzan jarriko ote den mesfidantzak, salaketak egiteko beldurrak, ahultasun egoerak eta lotsak, geure otzantasuna eta isiltasuna areagotzen ditu.
Zer egin dezakegu? Zorigaiztoko drama hau ezkutaturik dago eta publikoki nahiz politikoki azaleratu egin behar dugu. Gertatzen ari dena ikusgai egin eta salatu egin behar dugu. Indarkeria hau jasaten duten pertsonen eta sufritzen duten emakumeen bizimodua duina izan dadin irtenbideak exijitu eta aurkitu behar dira.
Duintasuna plataformako emakumeon kolektiboak ankerkeria honen aurka borrokatzen duten pertsonekin bat egin nahi dugu. Horretaz gain, zera salatu nahi dugu: adineko emakume askok jasaten dituzten prekarietate egoerak, pobrezia eta utzikeria, jasotzen dituzten miseriazko pentsioak direla medio. Emakumeen eren batek baino gehiagok 300 eta 600 euro arteko pentsioak dituzte. Guzti honi erantsi behar zaio, zerbitzu eta laguntza publikoen urritasunak, txirotasun egoeran bizitzera behartzen dituela.
Guzti horregatik salatu nahi dugu eta behar dugu: Miseriasko pentsioak emakumeengana indarkeria matxista bultzatzen du.