Irudietan: Yerai Varelak eta Uxoa Irigoienek irabazi dute Azkoitiko X. Herri Lasterketa

miriam tamayo 2014ko azaroaren 22a

Yeray Varela oñatiarrak irabazi du aurtengo Azkoitiko Herri Lasterketa laugarrenez 31:36  denbora eginez. Helmugara iritsi den lehenengo emakumea Uxoa Irigoien getariarra izan da eta hirugarrenez irabazi du txapelketa 38:33 denborarekin. Imanol Larrañaga azkoitiarra eta Xabat Manzisidor azpeitiarra bigarren eta hirugarren sailkatu dira aurtengo lasterketan, hurrenez hurren. 400 lasterkari baino gehiagok hartu dute parte gaurko lasterketan eta horietako 200 baino gehiago azpeitiarrak eta azkoitiarrak izan dira. Herritar ugari bildu dira Azkoitiko kaleetan zehar lasterkariak animatzeko asmoz. Hona hemen lasterketako argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide