Imanol Urbietak 80 urte bete dituela eta gaur Santa Zezilia dela aitzaki hartuta, herriko abesbatzak—Udaberri, Montetxio, Schola Cantorum, Zarautz Abesbatza— elkartu dira, Goizeko Ihintza eta Nahiko Larri bidelagun hartua, musikari handiari omenaldia egiteko. Abesbatza eta talde bakoitzak bakarka abestu eta jo dute lehenbizi, eta bukatzeko, guztiak Musika Plazako kioskora igo eta elkarrekin eskaini dituzte hainbat kanta.
Arratsaldean jarraituko dute ospakizunek. 17:30etik hasita kantu jira egingo dute herrian zehar, eta Urbietaren hiru kantu abestuko dituzte. 19:00etan, beriz, beste hainbeste abesti eskainiko dituzte.