Lan eskaintza kudeatzeko zerbitzua enpresei aurkeztuko die Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 24a

Urola Kostako Udal Elkarteak Zu Ta Gar kanpaina abiatu du Zu ta gu dana emanda! lelopean. Egitasmoarekin eskualdeko merkatari, ostalari, enpresa txikiei eta ertainei udal elkartearen lan poltsa eta lan eskaintza kudeatzeko zerbitzua ezagutzera eman nahi diete. Horretarako aurkezpen hitzaldiak egingo dituzte datorren astean eskualdeko herrietan eta bertan lana kudeatzeko zerbitzuak zertan datzan azalduko dute eta teknikariek bertaratzen direnen zalantzak argituko dituzte EGITARAUA Azaroaren 26an, asteazkenean, 13:30ean Zumaiako Oxford aretoan. Azaroaren 27an, ostegunean, 13:30ean Salatxo aretoan. Abenduaren 2an, asteartean, 13:30ean Etxezabalan. Abenduaren 3an, asteazkenean, 13:30ean Aiako Kultur Etxean. Abenduaren 4ean, ostegunean, 13:30ean Getariako Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide