Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/lqsQyBPLvIY
http://youtu.be/lqsQyBPLvIY
Poloniako Wroclaw hiriak eta Donostiak 2016ko Europako Kultur Hiriburutza partekatuko dute eta oriotarrak bi hiriak uztartu ditu ikus-entzunezko batean zubiaren kontzeptuaren inguruan. Gaur 19:00etan irekiko dute erakusketa eta Wroclaw-Donostia. Zubi bat ikus-entzunezkoa bertan izango da ikusgai.
Sarasua Wroclaw-en izan zen udan beste bi artista euskaldunekin batera. Sortzaile bakoitzak bere diziplinan bi hiriak uztartu eta herritarren arteko topagunea sortu du. Maialen Sarasuak irudietan jaso zuen bertan ikusitakoa: ohiturak, kaleko hizkuntza eta musika besteak beste. Ondoren, bi hiriak bata bestearen ohartzun bihurtu ditu ikus-entzunezkoan; uneoro irudia bi zatitan banatu du lanean zehar, hiri bakar bat izango balira bezala.