Aurten ez dituzte garestituko Mugi sistemako prezioak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 21a

2015ean ez dira Mugi sistemaren barruko tarifak izoztuko; hala erabaki du GGLA Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, aho batez. Hori dela eta, beste hainbat herritan bezala, Zarautzen garraio publikoko prezioa ez dira garestituko datorren urtean.  GGLAk "egungo egoera ekonomiko gogorra ikusita, herritarren mesedetan ahalegin berezia egitea beharrezkoa" dela ikusi du. Hori dela eta, oraingo tarifak, pasa den apirilaren 1etik indarrean daudenak, 2016ko apirila arte mantenduko ditu. Horrek, aldi berean, garraio publikoaren eragin positiboa izango duela uste du GGLAk. Txartel hori Gipuzkoako ia garraiobide guztietan—Renfe enpresakoetan izan ezik— erabili ahal da, guztiek trarifazio sistema bera dutelako. Mugi txartela erabiltzeak hainbat abantaila  du. Prezio aldetik, esaterako, eskura ordainduz gero bidaia arruntak 1,1 euro balio du, eta txartel hori erabiliz gero, 61 zentimo ordaindu beharko dira. Gazteek, ezinduek zein adinekoek, gainera, deskontuak izango dituzte. Txartela zenbat eta gehiago erabiliz, orduan eta beherapen gehiago eskuratu ahalko da, bestalde.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide