Abendutik aurrera txalaparta ikastaroak eskainiko dituzte Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolan. Sergio Lamuedrak gidatuko ditu, Zur Artean txalaparta elkarteko kideak. Saioak ostiraletan izango dira, ordubetekoak. Dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Interesa dutenek Zur Arteaneko telefonora (695 71 68 78) deitu etaidatzi (
zurartean@gmail.com) ahalko du. Era berean, musika eskolan bertan ere eman ahalko da izena. Abenduaren 5ean egingo dute ikastaroaren aurkezpena, 18:00etan. Bertan talde eta ordutegiak antolatuko dituzte, eta txalapartari buruzko sarrera teorikoa egingo dute. Ekainaren 19ra arte iraungo du lehenbiziko ikastaroak. Hilabeteko 26 euro ordaindu beharko dira; lehenbiziko hilabetean horrez gain 15 euro ordaindu beharko dira, matrikula egiteko.