Abenduaren 3an Euskarazko Liburuen Truke Azoka egingo dute. (Egilea: Zaragueta Herri Eskola)
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da eta herritarren artean euskaraz irakurzaletasuna eta liburuen berrerabilpena bultatzeko asmoz antolatu dute ekimena. Azoka egin ahal izateko datorren astean liburu bilketa egingo dute; liburuak haur, gazte edo helduen literatuakoak izan daitezke eta euskaraz idatziak eta egoera onean egon beharko dute; liburuak jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren antolatzaileek truke azokarako txartel bana emango die liburuak eraman dituzten herritarrei.
Euskarazko Liburuen Truke Azoka abenduaren 3an, asteazkenarekin izango da eta bertaratzen direnek beren txartela sailkapen bereko edozein liburugatik trakatu ahal izango dute. Antolatzaileek oriotar guztiak ekimenean parte hartzera animatu nahi dituzte.
EGITARAUA
- Liburu billketa.
Azaroaren 25ean eta 27an Zaragueta Herri Eskolan 15:00etatik 16:30era.
Azaroaren 28an, herriko plazan 17:00etatik 18:00etara.
- Azoka eguna abenduaren 3an.
15:30etik 16:30era Zaragueta Herri Eskolan.
17:00etatik 18:00etara herriko plazan.